Lana bilatu edo eskaintzeko Beharsarea webgunea eguneratu dute

Erredakzioa 2024ko eka. 12a, 14:36

Beharsarea webgunearen interfaze eguneratua.

Euskarazko lan-eskaintzak eta -eskariak iragartzen dituen www.beharsarea.eus atariak hainbat berritasun egin ditu, zerbitzua erabilerrazagoa izateko. Udal-iturriek nabarmendu dutenez, Beharsarearen Getxoko atalak 1.822 bisita izan ziren 2023an eta 650tik gora jarraitzaile Instagramen.

Getxoko (Egizu elkarteak dinamizatua), Basauriko, Erandioko, Galdakaoko eta Portugaleteko udalek eta Durangoko Mankomunitateak, Alkarbideren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzagaz abian jarritako doako tresna honek hainbat lan-sektoreri buruzko iragarkiak eskaintzen ditu.

Berritze horregaz batera, Getxoko Udalak eskuorri bat bidali du udalerriko gazteen etxeetara zerbitzuaren berri azaltzen, beraien lan-munduratzean laguntzeko eta horretarako euskara erabiltzearen garrantzia nabarmentzeko. 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun