Plentzia-Gorlizko Gazte Eguna handikiro ospatuko dute ekainaren 22an

Nahia Martinez Gondra 2024ko eka. 14a, 10:31

Bazkarira apuntatzeko azken eguna ekainaren 18a izango da.

Hurrengo zapatuan, ekainaren 22an, Plentzia-Gorlizko Gazte Eguna egingo dute udalerriko lagunek. Hala, bazkari handiaz gozatuko dute 14:30ean, Eleiz plazan eta, ondoren, digestioa ondo egiteko, Zuriketan Beltz taldeagaz bazkaloste musikatua izango dute. Bazkarira apuntatzeko Plentziako Uriola tabernan eta Gorlizko Kattalin arropa dendan egin daiteke. Hala, 12 euro izango dira langileentzako eta 8 euro langabeentzako. Apuntatzeko azken eguna, ekainaren 18a izango da.

 
 
 
 
 
Ver esta publicación en Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Una publicación compartida de Plentzia-Gorlizko Gaztetxea (@danontzatgaztetxea)

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun