Gazteen parte-hartzea boluntariotzan lantzeko tailerra egingo dute, ekainaren 22an, Berangon

Nahia Martinez Gondra 2024ko eka. 19a, 12:17

Ikastaro bat Berango Gazte Laben, artxiboko irudian. © BERANGO GAZTE LAB

Garapen pertsonalerako eta konpromiso sozialerako tresna gisa duen garrantziaz sentsibilizatzea eta motibatzea du helburu tailerrak. Hala, ekainaren 22an egingo dute, zapatu honetan, goizeko 10:00etatik 12:00etara, Berangoko gazte Labean. Ikastaroa presentziala eta doakoa da, eta bereziki, 16-29 urte bitarteko gazteentzat prestatuta dago. Betiere izena ematea beharrezkoa da, hemen egin daiteke.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun