Bat-batean hutsik zegoen plazan bi bozgorailu agertzen dira sound systemetan bezalako ozentasunean. Batean "bikini operazioarekin" lotutako aholku samingarriak baino ez dira entzuten, bestean, "onartu zaitez". Berdin dio zein agertokitan egiten duzun dantzan, bestea aukeratu dutenek beti izango dute zerbait zure kontra esateko: batzuek gorputz onartezina daukazula, eta besteek funtsik gabeko eta konplexuz betetako pertsona zarela.
Estetika pisu jasanezina izan daiteke, dirua eta denbora luze inbertitzera eramaten gaituena altzairu herdoilgaitzezko soineko horretan sartzen, prozesuan osasuna sakrifikatu behar badugu ere. Alabaina, bide horretan egindakoak ez dira erabaki isolatuak. Edertasuna pribilegio-zapalkuntza ardatza da, eta emakumeok oztopo gehiago ditugu alde abantailatsura igarotzeko.
Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora
HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.