Aste-akabu prezipitazioen eraginez, Osasun Sailak ez bainatzeko gomendioa egin zuen astearen hasieran. Hala ere, azaldu dute egindako azken analisiek adierazi dutela uraren kalitate-irizpidea mikrobiologikoak berrezarri direla. Era berean, ziurtatu egoera puntuala izan dela eta aipatutako euriteen eraginez gertatu dela.
Halaber, gaineratu dute Osasun Sailak hondartza-denboraldi bainu-eremuetako Zaintza Sanitarioko Programa gauzatuko duela, uraren kalitatearen kontrol analitikoa barne hartuta eta araudian adierazitako parametro eta maiztasunakaz. Bertan, hondartzaren inguruko ingurunearen higiene- eta osasun-egoeraren zaintza, uraren kalitatearen kontrol analitikoa, izan daitezkeen gorabeheren jarraipena eta emaitzak herritarrei jakinaraztea sartzen dira. Euskadiko hondartza eta bainu-eremuetan egindako etengabeko analisiek baldintza horiek egokiak direla ziurtatzen dute.