Armintzatik Portugaletera, Udako Kanpaldia egitasmoa antolatu du Ikasle Abertzaleak erakundeak uztailaren 16 eta 17rako. Martitzenean, 11:00etan, Armintzako portutik irtengo dira, eta eskualde osoa zeharkatuta, hurrengo egunean helduko dira Ezkerraldera, 17:00ak aldera.
Ibilaldian hainbat geldialdi egingo dituzte, hala nola Gorlizen eta Larrabasterran, eta hainbat jarduera egingo dituzte. "Gai ezberdinak jorratuko dituzten tailer eta hitzaldiak egongo dira, grafiti tailerra edo industria kulturalaren funtzioak, besteak beste; horretaz aparte, jolas ezberdinak egongo dira". Egitarauari Portugaleteko Sastraka gaztetxean emango diote amaiera, serigrafia tailer bategaz eta kontzertuakaz.
