Eskualdeko berbalagunek mendi-irteera egingo dute uztailaren 21ean

Iker Rincon Moreno 2024ko uzt. 11a, 13:04

Boluetik Martiartura arteko ibilaldia egingo dute.

Erandio, Getxo, Leioa eta Urdulizko berbalagunek mendi-irteera batez gozatzeko aukera izango dute uztailaren 21ean, domekan. Faduratik irtenda, Bolue eta Martiartu arteko ibilbide zirkularra egingo dute, 09:00etatik aurrera. Interesatuek aldez aurretik eman beharko dute izena, hemen.

Arduradunek azaldu dutenez, ekimenean parte hartzeko ez da beharrezkoa izango berbalagun-talde batean egotea, baina bai, ordea, jarduera osoan zehar euskaraz egitea, "duzun euskara duzula eta duzun maila duzula".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun