Uribe Kostako Mankomunitatea kezkatuta agertu da azken asteotan erretako edukiontziengatik

Ander Zarraga 2024ko abu. 8a, 10:31

Uztailean, hainbat edukiontzi erre zituzten Gorlizko Aldai Azpi kalean. © UKZM

Mankomunitateko arduradunek "irmoki" gaitzetsi dute uztailean sei edukiontzi erre izana Gorlizen eta Plentzian. Halaber, salatu dute "ekintza bandaliko hauek" 6.000 euro baino gehiagoko kostu ekonomikoak eragin dituztela, zerbitzuan eragozpenak eragiteaz gain.

Horregaz batera, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatetik adierazi dute momentu honetan ezin dituztela erretako edukiontziak ordezkatu, erreserban zituen guztiak daborduko erabiltzen ari direlako, eta daudenak ezin dituztela lekuz aldatu, "zerbitzua hankamotz geratuko bailitzateke".

Hori dela eta, herritarrei barkamena eta pazientzia eskatu diete, eta iragarri dute edukiontzi berriak eskuratzeko lizitazioa prestatzen ari direla. Aurreratu dutenez, 25 edukiontzi berri eskatuko dituzte, guztiak metalezkoak, "erreketak saihesteko".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun