Gorlizko Tribiñu kaleko Bizkaibuseko geralekua desagertu egingo da bihartik aurrera

Ander Zarraga 2024ko abu. 8a, 13:33

Maiatzean, Gorlizko Itsasbide kaleko markesina berritu zuen Udalak. © GORLIZKO UDALAK

Aldaketak iragarri dituzte Bizkaibuseko linea hauen ibilbideetan: A3499 Plentzia-Gorliz, A3451 Areeta-Armintza eta A3537 Plentzia-Gorliz-Mungia. Aldaketak Gorlizko tarteari bakarrik eragingo diote, autobusak bueltako ibilbidean ez baitira gehiago pasatuko Tribiñu geralekutik.

Gorlizko Udalak jakitera eman duenez, Bizkaiko Foru Aldundiari aldaketak egiteko eskatu dio arestian aipatutako lineetan, eta, emetik aurrera, Tribiñu kaleko geralekuak zerbitzua emateari utziko dio. Horren ordez, abuztuaren 9tik aurrera, geraleku berria Itsasbide kaleko 4. zenbakian egongo da; ondoren, autobusak jatorrizko lineara itzuliko dira, Laboral Kutxa ondoan dagoen geltokirantz.

Aldaketa honek itzulerako norabideri bakarrik eragingo dio; joatekoan, lineak berdin jarraituko duela baieztatu du Udalak. Halaber, udal-iturriek gogoratu dute maiatzaren 31n markesina berria jarri zutela Itsasbide kalean.

Horrez gain, metroaren anezkaren (A3499) zerbitzua aldatzeko eskaerei dagokienez, Garraio, Mugikortasun eta Turismo Sailak egokitzat jo du datozen hilabeteetan egingo duen emakidaren zerbitzu-eskaintzaren azterketara bideratzea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun