Ikastaro hauen xedea da haurren artean ingurugiroarekiko errespetua sustatzea, besteak beste: baliabide naturalak modu egokian erabiltzearen arduraz sentsibilizatzea, hondakin gutxiago sortzearen garrantziaz jabe araztea eta birziklapena eta berrerabiltzea bultzatzea.
Hurrengoak dira tailerren datak: irailaren 6an, Berangoko Moreaga parkean; irailaren 13an, Lemoizeko Urizarreko eskolan (16:30-18:30); irailaren 20an, Urdulizko Antsonekoa Plazan; irailaren 27an, Barrikako Udaletxeko plazan; urriaren 4ean, Sopelako Jauregizar plazan; urriaren 11n, Gorlizko Ibarreta plazan; urriaren 18an, Urdulizko Antsonekoa plazan eta urriaren 25ean, Plentziako Ontziola plazan.
