50.000 lagunetik gora batu zituen Plentzia eta Gorliz arteko martxa antinuklearrak

Argia.eus 2024ko abu. 29a, 09:46

Gaur duela 48 urte egin zuten manifestazio jendetsua Lemoizko zentral nuklearraren aurka. © ARGIA

1976ko abuztuaren 29an, 50.000 lagunetik gora batu zituen Plentzia eta Gorliz artean egin zen martxa antinuklearrak. Euskal kosta ez-nuklearraren aldeko leloak izan ziren nabarmenenak. Bestelako ikurrek ere lekua izan zuten; hala nola, amnistiaren aldekoek edo artean legeztatu gabe zegoen ikurrinak. Lemoizko zentralaren aurkako borroka indarra hartzen ari zen.

Artikulu hau ARGIA.EUS agerkariak argitaratu du, eta CC-BY lizentziari esker ekarri dugu webgune honetara.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun