Eusko Jaurlaritzak trafiko-murrizketak proposatu ditu Erandio edo Leioa bezalako udalerri ertainetarako

Ander Zarraga 2024ko ira. 12a, 13:41

Daborduko Bilbon trafikoa murrizteko aplikatzen ari diren neurriak beste udalerri batzuetan ere aplikatzeko aukera plazaratu du Eusko Jaurlaritzak. Susana Garcia Chueca Mugikortasun Iraunkorreko sailburuak adierazi duenez, mugikortasun iraunkorrago baten eredua sustatzea da helburua, ingurumena errespetatuko duena, mugikortasun iraunkorra herritarren eskubide gisa aldarrikatuz.

Azken garapen-fasean dagoen Mugikortasun Jasangarriko Planak hamar urteko iraupena izango du, eta hiri-inguruneetako kutsadura murrizteko 100 proposamen baino gehiago bilduko ditu. Beste neurri askoren artean, plan horrek proposatzen du 20.000 biztanletik gorako udalerrietan trafikoa baketzeko neurriak hartu daitezkeela; kasurako, Erandion (24.085 biztanle) eta Leioan (32.391 biztanle). Azaldu dutenez, neurri horien helburua airearen kalitatea eta osasun publikoa hobetzea litzateke, hiriguneetan ibilgailuak mugatuz.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun