Urtero legez, adin guztietako umeentzako modukoa izango den martxa egingo dute Erandiotik aterata. 11:00etan abiatuko dira eta, Leioatik pasatu eta gero, Berangon egongo da helmuga. Behin lasterketa amaituta, 13:00etan, mokadutxoa eskainiko dute dortsalen truke eta hainbat jarduera ere egingo dituzte arratsaldean zehar, Moreaga plazan.
