Uribitakora

Marrubia eta txokolatea

Galder Bilbao "Txapi" 2024ko ira. 17a, 13:10

Hemen duzue entzungai Galder Bilbao Txapi ALBEko bertsolariak iraileko HIRUKArako bidalitako argazkiari emandako erantzun ederra.

Doinua: Gorotzak eta kolillak batu.
 
Alarmak jo du goizean goiz
nagi jeiki suabe-suabe,
jantzi prestatu eta gosaldu
jatekoak ta edabe.
Klase batzu ta hiru-lau batzar
eguna ez da izango grabe,
gero lagunak eta familia
atsedenerako sare.
Kalera irten eta topatu
realidadea parez pare.
 
Txakurrak ta katuak etxeetan
gustora jaten ta edaten,
gero kalera paseoan lasai
beharrak lurrean egiten.
Arduragabe zikiñak daude
dena batu gabe uzten,
gorotzek hanka ta zangorik ez
bakarrik ez dira joaten;
animalien menpe gabiltza
animaliak izaten.
 
Egunero aurkitzen ditugu
topo egiteko harri,
bere alboan edo nahasturik
baloi frisbee edo puxtarri.
Kuadro metaforikoa dirudi
gizartearen ezaugarri,
Aberasturi edo Galdaretxen
zapore berria ezarri;
kukurutxoan jasoko nieke
ta buru gainean jarri.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun