Batetik, Getxon euskara ikasten ari diren edo praktikatu gura duten eta horretarako lagun-talde baten bila ari direnentzako izen-emateak ireki ditu Egizuk. Berbalagunak, bizikleta-txangoak, mahai-jolasak, mendi-irteerak edo dantzak bezalako jarduerak eginez, euskara praktikatu eta horretan aritzeko taldeetarako izen-ematea lotura honen bitartez egin behar da, "euskaraz lagunartean, modu eraginkorrean eta giro ezin hobean aritzeko".
Bestetik, Erandioko Berbots euskara elkarteak ere udalerriko taldeetan izena emateko epea martxan jarri du, ikasturtean zehar, zaletasun ezberdinen bueltan euskara praktikatzeko asmoagaz. Kasu honetan, Erandion euskara praktikatzeko talde baten bila daudenek esteka honen bitartez eman dezakete izena.