Itsasadarraren azpiko tunelaren aurka egindako kanpaldiaren irudiak

Ander Zarraga · Hodei Torres 2024ko ira. 22a, 10:43

Subflubiala EZ plataformak protesta-kanpaldia egin du aste-akabu honetan Artaza parkean, itsasadarraren azpiko tunelaren proiektuaren aurka. Bizkaiko Foru Aldundiak itsasadarraren eskuinaldea eta ezkerraldea lotu gura ditu proiektu horretan, baina auzotarrek salatu dute obrek eragin kaltegarriak izango dituela, hala nola parkearen 3,5 hektareako okupazioa, zarata eta kutsadura areagotzea eta hezkuntza-azpiegiturei eragitea. Gainera, proiektuaren kostu handia ere kritikatu dute, 600 milioi eurotik gorakoa izan daitekeela ohartarazi baitute. Halaber, tunelak trafikoa areagotu egingo duela ere argudiatu dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun