Getxoko Udala ohiko prebentzio neurriak hartzen ari da eta zuhaitz-eremuetan ez ibiltzea gomendatzen du, batez ere Zugatzarte pasealekuan eta Maximo Aguirre kalean, tamaina handiko zuhaitzak daudelako. Gainera, alertaren egoeraren berri ematen ari zaie garabien, dorre instalatuen, aldamioen eta abarren arduradunei, baita ostalaritzakoei SMS mezuak bidaltzen ere.
Horrez gainera, arduradunek aurreikusi dute egoerak Ereagako igogailuaren funtzionamenduan eragina izatea eta segurtasun arrazoiengatik etenaldiak egon ahal izatea. Hondakinen edukiontziei eusteko sistemak ere instalatuko dira haizeguneetako ohiko lekuetan.
Gomendioak
Egoera hauetarako emandako gomendioei kasu egiteko eskatzen du:
- Ondo itxi behar dira eta segurtatu ateak, leihoak eta toldoak.
- Loreontziak eta kalera eror daitezkeen objektu guztiak kendu.
Kanpoan baldin bazaude:
- Ez joan mendira aipatutako ordutegian eta beharreko izatekotan, prebentzio neurriak hartu.
- Urrundu erlaitz, murru, zuhaitz edo publizitate-hesietatik, eta kontuz ibili egiten ari diren etxeen edo kolokan dauden eraikinen aurretik.
- Aldamio, garabi eta obrako beste elementuak tinkatu.
Bidaiatuz gero:
- Saiatu errepidez ez bidaiatzen, bestela, kontu handiz jokatu beti.
- Aurretik, jakinaren gainean egon zer-nolako eguraldia izango den zu zoazen leku horretan edo pasako dituzun lekuetan.
Itsas ondoan:
- Urrundu hondartzatik eta haize handiaren eraginez sor daitezkeen marea eta olatu handien kolpea jasotzen duten lekuetatik.
- Saiatu itsasontzirik ez erabiltzen eta berrikusi amarrak. Inola ere ez, ez egin uretako kirolik.
Larrialdiren bat izatekotan, honako telefono zenbaki hauetara deitu behar da: 944 660 202 (Udaltzaingoa) eta 112 (SOS DEIAK).