Hala, planak hainbat ekintza zehazten ditu, hiru jarduera-eremutan sailkatzen baina erabat osagarri direnak: eskola, familia eta komunitatea. Formakuntzan eta ezagutzan sakontzea, mendekotasuna eragiten duten substantzien eta jokabideen kontsumoa desnormalizatzea edo sarean eta modu koordinatuan lan egitea, esaterako. Horrez gain, udal-sail desberdinek osasunaren ikuspegi orokorragoa izateko eta adingabeakaz esku hartzen duten eragileekiko koordinazioa indartzeko beharra azpimarratzen du ere.
Jaso diren ekimen praktikoen artean asko azpimarratu daitezke. Besteak beste, ekintza komunitarioen planifikazioari eta inplementazioari begira, herritarrek parte hartzeko espazioak indartzea, gurasoentzako mintegiak barne, edo funtsezko eragileen formakuntza sustatzea, balioak transmititzen baitituzte, topatu daitezke. Mankomunitatearen web-orrian eskuragarri
dago dokumentu osoa.