Palestinarren kontrako genozidioa gelditzea eskatzeko mobilizazioak egingo dituzte eskualdean gaur arrastian

Iker Rincon Moreno 2024ko urr. 21a, 10:10

Palestinaren aldeko manifestazio bat, artxiboko irudian.

Urtebete baino gehiago igaro da Israel Gaza inbaditu eta palestinarren kontrako genozidioa abiatu zuenetik. Denbora tarte horretan, israeldarrek 42.000 pertsona baino gehiago hil ditu, gehienak herritarrak. Horren aurrean, Gernika-Palestina herri-ekimenak mobilizatzera deitu du herriz herri, eta daborduko eskualdeko hainbat udalerri eta auzo deialdira atxiki dira. Mobilizazioak 19:00etan abiatuko dira.

Palestinan gertatzen ari den sarraskiak astinduta, ia urtebete igaro da Gernika-Palestina izeneko herri-ekimena martxan jarri zela Euskal Herrian. Hastapenetik, ekimen horren helburua da herrietan "ahalik eta erantzun zabaletan eta transbertsalena artikulatzea"; horretarako, garrantzia berezia eman gura diote jendarte zibilaren mobilizazioari, "honen bidez gure elkartasuna bideratuz eta instituzioak zein nazioarteko komunitatea interpelatuz".

Hori horrela, beste behin, berehalako su-etena eta genozidioaren amaiera ozen aldarrikatzeko kalera irtengo dira, "munduan Gernika gehiago egon ez daitezen Bakea eta Justiziaren aldeko deia" egiteko. Hala, deialdia gaur, astelehenean, egingo dute, astelehenean, Donostian izandako lehen mobilizazio handiaren urteurrenagaz bat eginez.

Deialdiak Uribe Kostan

Eskualdean, hainbat deialdi konfirmatu dituzte daborduko, hala nola Erandion, Itzubaltzeta/Romon, Algortan, Barrikan, Berangon, Plentzia-Gorlizen, Sopelan, Urdulizen, Lemoizen eta Leioan. Mobilizazioak 19:00etan abiatuko dira, herriz herriko udaletxeetan; Romon eta Algortan, Xake eta Telletxe plazetan, hurrenez hurren.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun