Urriaren 31ra arte gazteek izena eman dezakete Gaztedi Uribe Kosta Bekak 2024an

Nahia Martinez Gondra 2024ko urr. 21a, 14:12

18 eta 29 urte bitarteko gazteentzako bekak dira. © FREEPIK

Gaztedi UK Bekak 2024, inguruko enpresetan 6 hilabetez, lanekoak ez diren praktikak egiteko beka ordainduak dira. 18 eta 29 urte bitarteko eta udalerri hauetakoren batean erroldatuta dauden gazteei zuzenduta daude: Leioa, Berango, Sopela, Barrika, Gorliz, Lemoiz, Plentzia eta Urduliz. Informazio gehiagorako edo zalantzetarako: gaztedibekak@leioa.eus.

Eskabideak 2024ko urriaren 31ra arte aurkeztuko ahalko dira.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun