Patxika Erramuzpe Alfaro: "Lan egin dugu garaiko emakume musikariek ere leku berezi bat izan dezaten"

Nahia Martinez Gondra 2024ko urr. 24a, 09:00

Jacqueline Idiart Larzabal, Maite Berrogain Ithurbide, Pantxika Eguiaphal eta Patxika Erramuzpe Alfaro dira antolatzaileak. © HIRU EMAZTE KANTARI

Iparraldea inoiz baino gertuago izango dugu hurrengo hilean: azaroaren 8an, Hiru Emazte Kantari Gogoan kontzertua taularatuko dute Azebarri kultur elkartean, Iparra Galdu Gabe ekimenaren barnean. Hala, Estibaliz Robles "Estitxu", Maite Idirin eta Lourdes Iriondo emakume aintzindarien historioa ezagutzeko aukera izango du publikoak. Horretarako, Iparraldeko zazpi emakume etorriko dira Getxora: alde batetik, Maialen Alfarok, Maider Bedaxagarrek eta Naia Roblesek euren abestiak kantatuko dituzte, eta, beste aldetik, euren aurkezpena egingo dute Jackqueline Iriartek, Maite Ithurbidek, Pantxika Heguiapalek eta Patxika Erramuzpe Alfarok. Azken honegaz hitz egiteko aukera izan dugu, kontzertuaren nondik norakoak hurbiletik ezagutzeko.

Zer kontatzen da Hiru Emazte Kantari Gogoan kontzertuan?

Hiru kantari horien historioa kontatzen dugu: Estibaliz Robles Estitxu, Maite Idirin eta Lurdes Iriondo. Garai hartan emakume kantari guti zeuden eta kantu berriaren hastapena izan zen. Izugarrizko lana egin dute, bai bere kantuetan, idatzietan eta musikan. Gaur egun, ainitz entzuten dira garai hartako gizon kantariak: Lete, Benito Lertxundi, Mikel Laboa… baina emakume horiek bertan ere zeuden eta ikaragarrizko lana egin zuten. Ainitzek gutik ezagutzen dituzte. Guk lan egin dugu haiek ere leku berezi bat izan dezaten. 

Zer eskaintzen duzue kontzertuetan?

Ez dugu berritasunik sartu, baizik eta garai hartan kantatu zituzten kantuak ekarri ditugu. Gauza berria da hartu ditugula gaur egungo hiru emakume kantari garai hartako kantuak kantatzeko. Izugarrizko harrotasuna sentitzen dugu denbora berean transmisioa agertzen delako.

Nortzuk izan ziren Estibaliz Robles Estitxu, Maite Idirin eta Lurdes Iriondo? 

Lourdesek Ez Dok Amairun parte hartu zuen, baina osasun arazoak izan zituen eta 10 urte eta gero gelditu behar izan zuen. Izugarrizko lana egin zuen: ipuinak eta antzerkiak egin ditu haurrentzako, besteak beste. Maite Idirin Ugaon jaio zen baina Iparraldera ihes egin behar izan zuen. Hemen ainitz-ainitz ibili zen kantuz eta lan izugarria egin zuen kantu lirikoa ikasi zuelako. Estitxuk gauza biziki-biziki berezia zuen: izugarrizko talendua kantatzeko. Ikaragarria zen bere ahotsa. 

Nola sortu zen proiektu hau egitearen ideia?

Antolatzaileak gara Jacqueline Idiart Larzabal, Maite Berrogain Ithurbide, Pantxika Eguiaphal eta ni, Patxika Erramuzpe Alfaro. Guk garai hartan ezagutu ditugu hiru emakume kantariak eta hain guti entzuten dira eta ez dira aipatzen pentsatu genuen zerbait egin behar genuela. Erakusteko garai hartan ze toki izan zuten, euren publikoa izan zutelako. Kantu berriek izugarrizko indar handia ekarri zuten eta horien bitartez ainitz gauza bizi izan dira. Garai hartan euren tokia egin zuten emakume bezala, bai kantagintzan, bai gizartean. 

Zergatik uste duzu ez direla emakumeen abesti hauek heldu?

Gure galdera hori da ere. Nik igartzen dut ere prentsan, irratietan… gehiago entzuten dira garai hartako gizon guzti horien kantuak. Biziki guti entzuten dira emakume hiru hauenak. Adibidez, Lete ainitz ainitz ibili da lanean Lourdesekin, baina gehiago entzun da gizonaren izena. 

Zein izan da publikoaren erantzuna?

Izugarria. Ainitzek ez zituzten ezagutzen. Ikuskizunean kantari bakoitza bera kantuan agertzen da eta publikoak berriz horiek ikusteko poza bizi du. Gero gazte kantari batek hartzen ditu bi edo hiru kantu ere eta gero kantu bat hartu dugu publikoak ere kanta dezan. Publikoak biziki-biziki gozatu du eta egon da pozik parte-hartzen.

Nola aldatu da emakume musikalarien errealitatea?

Gaur egun, ainitz-ainitz emakume musikari daude. Hala ere, gaur egun, sortzaileak dauden arren, gehiago da interpretazioa. Aldiz hiru horiek zerbait sortu zuten. Emakume horiek gauzak aldatzen ari zirenKontzertua:

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun