Mankomunitateak adingabeentzako eskolaz kanpoko jardueretarako eta kultur jardueretarako laguntzak handitu ditu

Ander Zarraga 2024ko urr. 23a, 14:10

Laguntzak urriaren 31ra arte eskatu ahal izango dira. © LU

Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak eta hori osatzen duten udalek Gizarte Larrialdietarako Laguntzak zabaldu dituzte aurten, adingabeentzako eskolaz kanpoko jarduerak, kirolekoak eta kulturakoak ordaintzeko. Gazteenen osasuna eta sozializazioa sustatzea da laguntza horien helburua, eta gehienez ere 500 euro emango dituzte adingabe eta urte bakoitzeko.

Laguntza horien barruan sartzen dira, besteak beste, eskola-laguntza, kirol-fitxak, arreta psikologikoa eta logopedia. Laguntzak eskatzeko, Udaleko Gizarte Zerbitzuen bulegora jo behar da aldez aurretik hitzordua eskatuta, 946 762 674 telefonora deituta. Eskaerak aurkezteko epea 2024ko martxoaren 1etik urriaren 31ra arte egongo da zabalik.

Laguntza horiek, lehentasunez, baliabide nahikorik ez duten eta gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden familientzat bideratuko dituzte. Azaldu dutenez, horien helburua adingabe guztiek beren garapen pertsonal eta komunitarioan lagunduko duten jardueretan parte hartu ahal izatea bermatzea da. Erakundeek, kultura-elkarteek, kirol-klubek eta guraso-elkarteek laguntza emango dute baliabide horiek modu ekitatiboan eskuratzeko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun