Madman Filmsek ekoitzitako dokumentala BBK Klima Zikloa dokumentalen eta hitzaldien ekimenaren parte da, klima-aldaketa ikuspegi ezberdinetatik jorratzen duena. Blue the Filmek itsas bizitzaren galerari aurre egiteko premia larria nabarmentzea du helburu, azken 40 urteetan itsas faunaren erdia galdu dela gogoraraziz eta ohartaraziz, neurririk hartu ezean, 2050ean arrain baino plastiko gehiago egongo dela ozeanoetan. Proiekziorako sarrera librea izango da lekua bete arte.
BBK Herriz Herri programa Bizkaiko udalerrietara inpaktu sozial positiboa sustatzen duten ekimenak eramateko diseinatu dute, 2030 Agendaren Garapen Iraunkorreko Helburuakaz lerrokatuta. Lehen edizioaren arrakastaren ondoren, proiektuak berdintasuna, gizarteratzea eta iraunkortasuna bezalako gaiak lantzen jarraitzea du helburu, 52 udalerri baino gehiago inplikatuz. BBK Klima Zikloaz gain, programak gazteei eta kulturartekotasunari zuzendutako beste proposamen batzuk ere baditu.
Proiekzioak:
- Plentzian: urriaren 24an, 18:00etan, Goñi Portalen.
- Gorlizen: urriaren 24an,19:00etan, Sertutxenan.
- Sopelan: urriaren 26an, 19:00etan, Kurtzio kultur etxean.