Valentziara bidaltzeko laguntza batzen ari dira eskualdean

Ander Zarraga 2024ko aza. 4a, 12:18

Uholdeek hainbat hildako eta kalte kontaezinak utzi dituzte Valentzian. © EITB

Gaur, azaroak 4, 09:00etatik 21:00etara eta bihar, azaroak 5, 09:00etatik 15:00etara, Valentziako uholdeen kaltetuei bidaltzeko materiala bilduko dute eskualdean. Ekimenaren bilgune zentraletako bat Erandion dago, Altzagako Jesus Aranburu kaleko 6. zenbakian, udaletxearen atzean eta Arrantza arrain-dendaren ondoko lokalean. Hala ere, herriz herri hainbat jasotze-puntu antolatzen ari dira askotariko norbanako, eragile eta elkarteak.

Sare-sozialetatik egindako deialdian, oinarrizko hainbat beharrizan zerrendatu dituzte, hala nola kargagailuak, gas-sukalde eramangarriak, pilen linternak, kandelak, palak, kuboak, ur-botilak, janaria iraunkorra, higiene-produktuak, ume eta helduentzako fardelak, haurrentzako esne-hautsa, maskarak, eskularruak, galtzerdiak, botatzeko buzoak, zabor-poltsak eta biltegiratze-kutxak.

Berango

Eusko Jaurlaritzako larrialdietako zuzendaritzak laguntza eskatu du Valentziako uholdeek kaltetutakoei uretako bota altuak bidaltzeko. Euskadiko Udalen Elkarteak (EUDEL) koordinatuko du bidalketa, eta horiek entregatzeko Berangoko guneak Beragoeta kultur etxean 09:00etatik 20:00etara eta San Ana kultur etxean, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Azken eguna azaroaren 6a izango da, eguaztena.

Erandio

Laguntza emateko, beste gune batzuk ere jarri dituzte, adibidez, Erandion bertan, Bilbo-Plentzia errepideko 35 Berri kalean dagoen pabiloiko MRW egoitzan.

Getxo

Getxoko Udalak prest dauka Fadurako kiroldegia Valentziara bidaliko den laguntza gordetzeko leku bat behar denerako. Iturriek adierazi dutenez, momentuz, Eudelen jarraibideak dituzte, jasotze-lana koordinatua izan dadin, eta Getxoko Gizarte Politikako arloa harremanetan jarri da udalerriko elkarteakaz, unea iristen denerako antolatuta egon daitezen.

Horrez gain, Drive autoeskola garbiketako oinarrizko produktuak biltzen hasi dira eta bariku gauean kamioi bat aterako da lortutako tresna guztiakaz.

Aural entzumen-zentroak ere (Areeta, Mayor Kalea, 29bis) dohaintzak jasoko dituzte gaur astelehena eta bihar, martitzena, 09:30etik 13:30era eta 16:30etik 20:00etara.

Besteak beste, Algortako azokan ere materiala jasotzen ari dira, eta bertan gauzak lagatzeko azken eguna eguaztena izango da.

Leioa

Leioan eta Urdulizen ere bilketak egingo dituzte azaroaren 22ra arte. Gaude elkarteak deituta, arestian aipatutako materialak batuko dituzte Leioan Sarriena kaleko 50 zenbakian dagoen Donibane zentroan eta, Urdulizen, Mendiondo zentroan, Dobaran auzoan, Gatikara doan errepidean. Batutakoa Ford Mintegiren bitartez bidaliko dute Valentziara. 

St. George 's school ikastetxean (Artazagane auzoa, 51), martitzenean bilketa gune bat irekiko dute 08:30etik 16:30era.

Sopela

Sipiri kaleko 22 zenbakiko Txanogorritxu Haur Eskolan, astelehenean, urriaren 4an, 07:30etik 17:30ak arte.

Gurutze Gorria

Gurutze Gorriak ere hondamendian kaltetutakoei laguntza emateko diru-bilketa abiatu du. Dohaintzak zuzenean Gurutze Gorriaren webgunean, 900 104 971 telefono-zenbakia, Bizum bidez 33512 zenbakian edo "Ayuda" hitza bidalita SMS bidez 38092 telefono-zenbakian .

Deialdiak jaso ahala laguntza batzeko guneak eguneratzen joango gara.

 

 
 
 
 
 
Ver esta publicación en Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Una publicación compartida de Unax Alcubilla (@unaxalcubilla)

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun