Komunitatean euskararen erabilera indartzeko asmoz, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak Mintzodromoaren edizio berri bat antolatuko du datorren azaroaren 22an, Sopelako udaletxearen plazan dagoen karpan. 10:00etan abiatuko den ekitaldi horrek adin guztietako herritarrak bilduko ditu, euskarazko elkarrizketa sustatzeko eta euskarazko gai garrantzitsuak aztertzeko diseinatutako gune batean.
Edizio honetan 80 pertsona inguruk parte hartzea espero dute antolatzaileek. Ander Deuna Ikastola eta Sopelanako Institutuko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleek eta Plentziako Uribe Kosta BHIkoek osatuko dute ekitaldiaren gazte-oinarria; ikastetxe bakoitzetik 20 ikasle inguru joango dira ekimenera. Horiez gain, Mintzodromoak oinarrizko euskara-maila (B2-C1) duten helduak ere gonbidatuko ditu, baita komunitateko ordezkariak ere, hala nola irakasleak, Euskaraldia batzordeko kideak, beste kultura-eragile batzuk eta ordezkari politikoak.
Euskararen eguneroko erabilera sustatzeaz gain, Mintzodromoak eskualdeko eragileak ere bildu gura ditu gaurkotasuneko gaiak eztabaidatzeko, esperientziak trukatzeko eta, azken finean, euskal hizkuntza bizirik mantentzea helburu duten pertsonak konektatzeko.
Eztabaidarako gaiak eta dinamikak
Aurten, eskualdeko pertsonaia ezagun batek irekiko du ekitaldia, eta, bertaratutakoakaz batera, eztabaida markatuko duten gaiak aukeratuko ditu. Parte-hartzaileek interes orokorreko gai sozial eta kulturalei helduko diete eta, elkarrizketaren bidez, euskararen erabilera aztertuko dute hainbat testuingurutan, edozein eremutan hizkuntza horretan bizitzea eta mintzatzea posible dela erakutsiz.
Mankomunitateak parte hartu gura duten gainontzeko herritarrei ere izena ematera gonbidatu die, eta, horretarako, euskera2@uribeskota.eus helbidera idazteko deia egin die, azaroaren 15a baino lehen.
Gidoia
Ekimena | 10:00etan | |
Parte-hartzaileen kokapena. Zenbaki bakoitzari mahai bat egokituko zaio. | 15min. | |
Aurkezpena:
|
10 min. | |
1. Txanda eta lehen gaia | 15 min. | |
2. Txanda eta bigarren gaia |
20 min. | |
3. Txanda eta hirugarren gaia (txanda arteko 5 minutu) |
20 min. | |
Gurot app hehiaketaren informazioa eta gonbidatuaren azken agurra eta eskertzea | 10 min. | |
Amaiera | 11:30ean |
Tradizio arrakastatsuak aurrera darrai
Uribe Kostako lehenengo Mintzodromoa 2023ko martxoan egin zen, Ahozkotasunaren Nazioarteko Egunean, eta parte-hartzaile ugari erakarri zituen, gazteak zein helduak, euskaraz jarduteko aukera aprobetxatu zutenak. Izan ere, Mankomunitateak ekimena errepikatzea erabaki zuen aurten, hainbat ikastetxetako ikasleak eta adin guztietako herritarrak gonbidatuz.