Zapatuan, ur-sareko hodi bat hautsi zen Erandiogoikoan, BI-727 errepideko bidegurutzean, Arteaga futbol-zelaiaren parean. Horren eraginez, inguruak urez betetzea eragin zuen, trafikoan eragozpenak sortuz eta Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak Erandion, Loiun eta Zamudion iturriko urik ez edatea gomendatu zuen.
Zerbitzua normaltasunera bueltatu zen atzo iluntzean, domekan. Hala ere, uhertasun kasu isolatuak ere antzeman dituzte Mungian, Barrikan eta Leioan, hori dela eta, udalerri horietan, ura isurtzen uztea eta sarea purgatzea gomendatu du erakundeak, prebentzio-neurri gisa.
Ur Partzuergoak barkamena eskatu du eragindako eragozpenengatik, eta azpimarratu du lehen mailako banaketa-sarean izandako haustura batek eragin duela arazoa, eta horrek uraren kalitateari eragin ziola aldi baterako.