Joan den zapatuan, hilak 16, haustura batek eragindako hodian zerbitzua berrezartzeko maniobren ondorioz, uhertasun-kasuak agertu dira goizean zehar Astrabuduko eta Leioako Sarriena auzoko hornidura-sarean. Daborduko normaltasuna berreskuratu dute, baina etxe guztietan ura isurtzen uztea eta etxeko sarea purgatzea gomendatu dute, uhertasunaren hondarra duen ur pixka bat gera daitekeelako.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!