Uribitakora

Azaroa

Nahikari Ayo Acebo 2024ko aza. 28a, 13:02

Hemen duzue entzungai Nahikari Ayo Acebo ALBEko bertsolariak azaroko HIRUKArako bidalitako argazkiari emandako erantzun ederra.

Doinua: Aita izenak
 

Azaro osoan bertan izan da
zoroa eguraldia:
eguzki ederra, uda giroa
eta beroa handia.
Klima aldaketa ate joka da,
diote ez dela egia.
Politikarien jarrera askotan
ez al da etsigarria?
presta gaitezen, orain baidator
aldaketa nabaria.

Hodeitsu dago, trumoiak gogor
ta euria barra barra,
pasieran ibiltzeko dago
eguraldia kaskarra.
Ilun ta itsusi jarri egin da
Plentziko itsasadarra.
Naturak nahastuz euria eta
eguzki printzaren garra,
ekaitzaren ostean lotsati
atera da ortzadarra.

Nahiz eta ezin den nabigatu
uretan bada txalupa,
udatiarrak joan ote dira
Plentzia al da hustuta?
Hor urrunean ikus daitezke
bata bestea helduta.
Irudi ederra osatzen dute
bi zubiek elkartuta,
ortzadarrak ta zubi zaharrak
bat egin dute muxuka.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun