Uribe Kostako Mankomunitateak hainbat jarduera antolatuko ditu Nazioarteko Euskararen Eguna familian ospatzeko

Ander Zarraga 2024ko aza. 27a, 10:30

Eingo taldeak emanaldia eskianiko du domekan, Barrikan, Nazioarteko Euskararen Egunaren ekintzei hasiera emateko. © EINGO

Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak bat egingo du abenduaren 3an ospatuko den Nazioarteko Euskararen Egunagaz, eta, horretarako, eskualdeko zazpi udalerritan hainbat jarduera egingo dituzte. 

Ohikoa den legez, ekitaldiak adin eta gustu guztietarako pentsatuta antolatuko dituzte, eta Uribe Kostako herritarrek euskararen sustapenean, erabileran eta gozamenean eta eguna ospatzean duten konpromisoa nabarmentzea dute xede, hizkuntzaren inguruan elkartzeko eta dibertitzeko guneak sortuz.

Lehenik, Barrikak emango diete hasiera ospakizunei abenduaren 1ean, domekan, eguerdian, Eingo Taldearen ikuskizunagaz, udaletxeko karpan. Ekitaldi gehienak abenduaren 3an izango dira, martitzenean, ospakizunaren egun ofizialean. Besteak beste, Sopelak diskofesta animatua hartuko du Jauregizar Plazan, 17:00etatik aurrera. Ordu berean, Gorlizen, abenturazaleek scape room bat izango dute 8 urtetik gorakoentzat Sertutxenan. Lemoiz, bere aldetik, herri kirolen agerleku izango da, 16:30ean, Urizarko pilotalekuan eskainiko duten ikuskizunagaz. Plentziak itxiko du eguneko programa, 19:00etan, Goñi Portalen, jatorri, historia eta umore euskaldunari buruzko bakarrizketa bategaz. Bestalde, Urdulizen diskofesta antolatuko dute Elortza Eskolan, 14:30ean ikastetxeko ikasleentzat.

Mankomunitateak egun berezi horretarako antolatutako jardueretan parte hartzera eta komunitatean ospatzera animatu ditu herritarrak, euskararekiko konpromisoa indartuz eta guztiontzat diseinatutako jarduerez gozatuz.

Egitarauak herriz herri:

Barrika

Abenduak 1, domeka

  • 12:00 Eingo taldearen erromeria, udaletxeko karpan.

Gorliz

Abenduak 3, martitzena

  • 11:00 Ipuin musikatuak, Gorlizko eskolan.
  • 17:00 Gertu ihes-gela, Sertutxenan. 8 urtetik gorako umeentzako; izen-emateak kultur etxean.

Lemoiz

Azaroak 30, zapatua

  • 18:00 Antzerkia: Marieta Zirkus, Urizar gelan.

Abenduak 3, martitzena

  • 16:30 Herri kirol jokoak, Urizarko pilotalekuan.

Abenduak 4, eguaztena

  • 19:00 Ikuskizuna: Manttalingo alaba, Armintzako kultur etxean.

Abenduak 7, barikua

  • 13:00 Bertso-triki poteoa Armintzan.

Etzandarriren mendi-irteera

  • Axularko begia, Akuatxa (1.060 metro) eta Supelegor.

Plentzia

Azaroak 30, zapatua

  • 18:00 Antzerkia: Atsoak dantzan, Ontziola plazan.

Azaroak 30, zapatua

  • 19:00 Bakarrizketa: Euskaldunen jatorria, historia eta irria, Goñi Portalen.

Sopela

Azaroak 22, barikua

  • 10:00 Uribe Kostako II. Mintzodromoa, Udaletxeko plazan.

Azaroak 28, barikua

  • 18:00 Bertsojira musikatua, Udaletxeko plazatik. Unai Mendiburu eta Unai Iturriaga bertsolariakaz.

Azaroak 29, barikua

  • 20:00 Dantza ikuskizuna: Txalaparta, Kurtzio kultur etxean. 

Azaroak 30, zapatua

  • 20:00 Antzerkia: Emakume baten borroka eta metamorfosia, Kurtzio kultur etxean.

Abenduak 1, domeka

  • 19:00 Antzerkia: Ai gure juaneteak! , Kurtzio kultur etxean.

Abenduak 3, martitzena

  • 17:00 Diskofesta, Jauregizar plazan.

Urduliz

Azaroak 30, zapatua

  • 12:00 Ipuin kontalaria, Kultur etxean.
  • 13:00 Bertso-poteoa, Elortzatik abiatuta.
  • 17:00 Beti Lagunak abesbatza, egoitzan.
  • 17:30 Kalejira musikatua, Egoitzatik abiatuta.

Abenduak 1, domeka

  • 12:00 Euskararen aldeko adierazpena, Antsonekoa plazan. Iratxo Gorriak taldearen erakustaldia, txalaparta-tailerra, umeentzako jolasak...
  • 12:00 Talo-tailerra, Antsonekoa plazan.

Abenduak 3, martitzena

  • 14:30 Diskofesta, Elortza eskolako ikasleentzat.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun