Hurrengo hilabeteetan, bizikletentzako aparkaleku segurua den eta bizimodu osasuntsua sustatzen duen BiziPark egitura instalatuko dute Berangon eta Gorlizen. Helburua da Bizkaia osoko herri ezberdinetan 14 aparkaleku seguru egotea, bertan, guztira, 415 bizikleta gordetzeko. Gainera, Bizkaiko Foru Aldundiak iragarri du 2025.urterako sare hori handitu gura duela.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!