🟠🟡#AlertaLaranja #AbisuHoria #olatua #OlatuZaparra #haizea #euria #elurra
— Euskalmet (@Euskalmet) December 8, 2024
📆Igandea, hilak 8
🟠🌊Nabigaziorako.
🟠💧Prezipitazio iraunkorragatik Kantauri isurialdean.
🟡💧Prezipitazio iraunkorragatik iragaite-zonan.
🟡💦Olatu zipriztinengatik.
🟡🏴Haizeagatik.… pic.twitter.com/dI8WSZ5J3S
Besteak beste, Getxoko Udalak Krisi Mahaia deitu du, eta prebentzio-neurriak hartuko dituela iragarri du. Urdulizen, bestalde, gaurko iragarrita zegoen mahai-jolasen ekimena bertan behera uztea erabaki du Udalak, eguraldiaren iragarpenagatik. Leioan ere gaurko iragarritako azoka bertan behera utzi dute.
Bart egindako haizeteek, gainera, hainbat eragin utzi ditu eskualdean, eta suhiltzaileek hainbat esku-hartze egin behar izan dituzte eroritako zuhaitzak mozteko eta etxebizitzak saneatzeko, hala nola Getxo eta Sopelan.
Saneado construcciones, Basagoiti y Sarrikobaso #Getxo
— Bomberos y Bomberas Bizkaia (@BomberosBizkaia) December 7, 2024
Saneado construcciones, Gatzarrine #Sopela
Árbol caido, Sertutxa #Sopela #Bomberos trabajando
Eraikinak egonkorten Getxo eta Sopelan
Zuhaitz bat jausi da Sopelan#Suhiltzaileak lanean
Gomendioak
- Ez ateratzea mendira edo ur-kirolak egitera.
- Jaistea muino, mendixka eta bizkarretatik.
- Ez jartzea aterpe bila zuhaitz bakartien pean.
- Ez sartzea babes bila nahiko sendoak ez diren eraikinetara.
- Ibilgailua aterpe ona izan daiteke. Abiadura mantsotu, adi egon, eta ez geratzea ur asko pasa daitekeen lekuetan.
- Kalean, eraikinen estalpean jartzea ona izan daiteke deskargetatik babesteko.
- Kontu izatea adar, kartel edo hormagaz.
- Etxe barruan, saihestu aire-korronteak, tximistak erakartzen dituzte-eta. Horregatik gomendatzen da ateak eta leihoak ixtea, ekaitza badago.
- Linterna, kandela eta halako argi autonomoak eskura edukitzea elektrizitatea eteten bada.
- Deskarga elektriko handia badago, deskonektatu etxe-tresna elektrikoak eta telebistaren antena, tentsio-gorakadak ez kaltetzea edota deskarga elektrikorik eragitea saihesteko.
- Kendu ibilgailuak ur-putzuak sor daitezkeen inguruetatik eta urpetu daitezkeen garajeetatik.
- Ahal baduzu, ez hartu autoa. Bidaiatu beharra baduzu, ahal duzula, ibili errepide nagusi eta autobideetatik, eta ikusi ezinik bazabiltza, gelditu leku segururen batean.
- Erretiratu urak eramateko moduko gauza guztiak, batez ere, kutsadura eragin dezaketen produktu arriskutsuak.
Larrialdiren bat izatekotan honako telefono zenbaki hauetara deitu behar da: 112 (SOS DEIAK).