Topaketan Jose Ignacio Saez Totoricaguena ingeniari adituaren aurkezpen tekniko eta kritikoa izango da, eta lanak izan ditzakeen eraginak eta inkongruentziak aztertuko ditu, baita proiektuak izan ditzakeen aukerak ere. Gainera, parte hartzeko gune bat irekiko dute, bertaratuek galderak egin eta azpiegitura horri buruz dituzten ikuspegiak eman ditzaten.
Auzotarrok elkarteak jardunaldi horretan parte hartzera gonbidatu ditu herritarrak, mugikortasuna eta udalerriaren ingurua nabarmen eralda lezakeen obra bati buruzko elkarrizketa informatua sustatu gura baitu. Eztabaida San Bartolome kultur etxeko aretoan izango da, 19:00etan.