Face check egiteko aplikazioek aurpegia ezagutzeko teknologia erabiltzen dute, biometria teknologia, alegia. Hala, pertsona bat bere aurpegi-ezaugarri bereziengatik identifikatzen du. Aurpegia ezagutzeko teknologiak software-algoritmoak erabiltzen ditu; denbora errealeko irudi digital edo bideo batean atzemandako aurpegi-ezaugarriak datu-base batean biltegiratutako informazioagaz alderatzen du. Hainbat aplikaziotan erabiltzen da: telefono mugikorretan, nortasun identifikaziorako segurtasun-sistemetan, sare sozialetan alderantzizko irudiak bilatzeko eta argazki-bideoetan pertsonak identifikatzeko.
Face check darabilten aplikazioek Adimen Arfitizialeko teknologia erabiltzen dute aurpegiak detektatzeko, aurpegien arteko antzekotasuna neurtzeko eta datu kopuru handiak eraginkortasunez bilatzeko. Aplikazio hauek oso erabilgarriak dira, adibidez, iruzurgileak identifikatzeko. Jendea ezagutzeko aplikazioetan, ohikoak dira "maitasunaren iruzurgileak": irudi faltsu baten bidez beste pertsonakaz hitz egiten dute Internet bidez, besteen konfiantza irabazten dute, eta, gero, konexio emozional bat sortzean, diru kantitate handiak eskatzen dituzte.
Face cheka egiteko aplikazioen artean dago FaceCheck.id: aplikazioak adierazten du argazki bat zein sare-sozialetan dagoen eta zenbat alditan agertzen den. Egin behar den bakarra argazkia kargatzea edo kopiatzea da, eta, gero, aplikazioak horren inguruko informazioa eskaintzen du.