Bizkaibus Gabonak Tourra Getxo, Gorliz, Erandio eta Leioara helduko da

Nahia Martinez Gondra 2024ko abe. 12a, 15:23

"Tradizioa, iraunkortasuna eta komunikazio berritzailea uztartzeko gaitasunagatik" jaso du saria Bizkaibusek. © BIZKAIBUS

Aste honetan, Bizkaibus Gabonak Tour 2024-2025 ekimenak hasiera eman dio bere ibilbideari eta urtarrilaren 4ra arte Bizkaiko herri ezberdinetara joango da. Horien artean, Uribe Kostako Getxo, Gorliz, Erandio eta Leioa herriak daude. Bertan, haurrek euren Gabonetako desio gutunak eman ahal izango dizkiete Olentzerori, Mari Domingiri eta Errege Magoei, Foru Aldundiak jakinarazi duenez.

Foru Aldunditik azaldu dutenez, aurten Bizkaibusi Street Marketineko Ekintza Onenaren Saria eman diote PubliFestivalen, Gabonetako kanpaina honengatik, "tradizioa, iraunkortasuna eta komunikazio berritzailea uztartzeko gaitasunagatik".

Guztira 28 udalerrik parte hartuko dute kanpaina honetan, iaz 19 izan ziren bitartean, eta helburua «Bizkaiko txoko guztietara iristea da, Mungiako Olentzeroren etxean hasi eta lurraldearen muturreraino zabalduz». Autobusak Amorebieta-Etxano, Bakio, Balmaseda, Barakaldo, Bermeo, Durango, Elorrio, Erandio, Ermua, Galdakao, Gernika, Getxo, Gorliz, Leioa, Markina, Mungia, Muskiz, Urduña, Orozko, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sodupe, Sopela eta Zalla udalerriak bisitatuko ditu, 17:30etik 20:30era. Ibilbide osoa hemen kontsulta daiteke.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun