HIRUKAk 10 urte beteko ditu 2025eko urtarrilean eta, hori ospatzeko, egutegi berezi bat oparituko diegu bide luze honetan lagundu gaituzten HirukaLagun guztiei. Uribe Kostako herri bakoitzeko argazki ikusgarrienak txertatu ditugu, gurean ditugun paisaia, ekimen eta jai ezberdinak urte osoan zehar presente izateko. Izan ere, 2025ean ere, zugaz jarraitu gura dugu: zure etxean, zure buruan eta zure egunerokotasunaren barnean, behintzat, beste 10 urte bete arte! (Edo gehiago, noski). Beraz, zuk ere HIRUKAren 10. urteurrenaren egutegia eskuratu gura baduzu... egin zaitez HirukaLagun, hemen!
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!