Elixabete Etxanobek Uribe Kosta bisitatu du mugikortasun, garraio eta gizarte-ekintzako proposamenak partekatzeko

Erredakzioa 2024ko abe. 18a, 13:25

Ager Izagirre, Itziar Aginagalde eta Elixabete Etxanobe, gaur goizean Berangon izandako bileran. © BFA

Bizkaiko Ahaldun Nagusia Uribe Kostara hurbildu da gaur goizean, eskualde horretarako hainbat proiektu bateratzeko.

Bisita 08:30ean hasi da, Elixabete Etxanobek eta Jesus Mari Arizmendi Lemoizko alkateak udaletxean egindako bileragaz. Topaketan mugikortasunaz, errepideez, udal-azpiegiturez eta lehen sektoreaz hitz egin dute. Ondoren, Berangora joan da, eta Itziar Aginagalde alkateak harrera egin dio. Garraio publikoagaz, mugikortasunagaz, errepideakaz edo gizarte-zerbitzuakaz lotutako hainbat proiektu partekatu ditu.

Uribe Kostako herri bi horietara egindako bisitak jarraipena ematen die duela aste batzuk Bilbo, Arratia, Nerbioi-Ibaizabal, Mungialdea, Ezkerraldea, Meatzaldea edo Lea Artibaira egindakoei. Aldundiko iturriek azpimarratu dutenez, bisita horien helburua da Bizkaia kohesionatua lortzea, eskualde bakar bat ere atzean geratuko ez dena, eta, era berean, Bizkaiko herritarrentzako garapen- eta ongizate-proiektuak sortzen jarraitzea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun