Bizkaiko Uberreko gidariak greban daude abenduaren 11tik

Ander Zarraga 2024ko abe. 20a, 09:44

Uber enpresako gidariak protesta egiten Getxoko gurutzaontzien terminalean. © ELA

Urtarrilaren 6ra arte lanuzteak egingo dituzten gidariek hitzarmenaren negoziazioan aurrera egiteko eskatzen dute, beraien lan-baldintzak hobetzeko. Besteak beste, abenduaren 18an, Getxoko gurutzaontzien terminalean plazaratu zituzten beraien aldarrikapenak.

Grebalariek ELA sindikatuaren babesa jaso dute hitzarmenaren negoziazioan aurrera egiteko. Uberreko gidariek, soldata hobetzeaz gain, aldarrikatzen dute gaueko eta jaiegunetako plusak ezartzea, lanaldia benetako lanorduetan zenbatzea, oporrak behar diren heinean eskatu ahal izatea eta ibilgailuetan segurtasun handiagoa izatea.

Momentuz, greba-deialdien "oso balorazio positiboa" egin dute sindikatuak eta langileek. Besteak beste, beraien protesta Getxoko gurutzaontzien terminalera eraman zuten, eta iragarri dute negoziazioak aurrera egin ezean lanuzteakaz eta mobilizazioakaz jarraituko dutela.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun