Adi, Olentzero eta Mari Domingi hurbil daude! Herriz herri, ordutegi guztiak

Erredakzioa 2024ko abe. 20a, 18:00

Argazkia: Sopelako Udala

Berriro ere, eskualdea magiaz beteko da Olentzero eta Mari Domingiren etorreragaz. Hala, ikusi herriz-herri eskualdean izango ditugun hitzordu guztiak.

Barrika

Abenduaren 23an

  • 18:00  Antzerkia: Oparia, Zirkugintza.
  • 19:00 Olentzero eta Mari Domingiri harrera, Euskal Dantzak taldeagaz.
  • 19:30 Txokolate-edana eta gaztaina banaketa, udaletxeko plazan.

Berango

Abenduaren 23an

  • 18:00-22:00 Baso Magikoa ikuskizuna, Berangoeta kultur etxean.

Abenduaren 24an

  • 18:00 Kalejira kultur etxetik pilotalekuraino.

Erandio

Erandiogoikoa

Goi-Alde Dantza Taldeak antolatuta.

Aneduaren 23an

  • 18:30ean, Erandiogoikoko Olentzero eta Mari Domingiren kalejira eta photocall.

Ibilbidea: Andra Mari eliza, San Jose egoitza, San Jose auzoa, Mentxakena, Ibañez, Elexalde eta Euskadi plaza.

  • 20:00etan, Xaibor, Euskadi plazan.
Altzaga

Gautxoriak, Uztargi Dantzari Taldeak, Erandioko Kantagunek eta Txioberrik antolatuta. 

Abenduaren 24an

  • 17:30ean, Olentzero eta Mari Domingiri harrera Merkatu Zaharrean.
  • 18:45ean, kalejira Altzagako kaleetatik.
  • 19:45ean, antzerkia, Irailaren 23a plazan.

Ibilbidea: Merkatu Zaharra, Legazpi, Anton Trueba, Gernika, Txinboak, Obieta, Nafarroa, Benjamin anaia, Ibarrondo, Ibarra, Obieta, Metro-geltokia, Jado, Ibarra eta Irailaren 23a plazan bukatu.

Astrabudua

Antolatzailea: Trabudu Dantzari Taldea; laguntzailea: Iparraize Txistulari Taldea.

Abenduaren 24an

  • 17:30ean, Olentzero eta Mari Domingiri ongietorria Astrabuduako Ignacio Aldekoa ikastetxean. 
  • 18:30ean, dantzak, txistulariak eta albokak, Mendiguren plazan.

Arriagan, Faoetan eta Lutxanan ere egun honetan egingo dituzte Olentzero eta Mari Domingiren kalejirak. 

Getxo

Itzubaltzeta/Romo

Antolatzaileak: Zasi Eskola Dantza Taldea, Ziztu Bizian eskaut taldea, Romoko jai batzordea eta Romo Areto Futbol Kluba.

Abenduaren 23an

  • 17:30ean:  umeentzako tailerrak. Olentzeroari eta Mari Domingiri harrera eta haurren gutunak jasoko dituzte Santa Eugenia plazan.  

Abenduaren 24an

  • 17:30ean: kalejira Olentzero eta Mari Domingigaz: dantzak, abestiak eta gozokiak Santa Eugenia plazan.
  • 18:30ean: ongi etorria Olentzero eta Mari Domingiri. Txokolate jana eta Olentzero erretzea.

Ibilbidea: Santa Eugenia plaza- Ezekiel Agirre-Maiatzaren bata-Cervantes plaza-Maiatzaren bata- Gobelaurre-Etxague Jenerala-Urkizu-Kalamua-Kresaltxu-Santa Eugenia plaza.

Algorta

Antolatzailea: Horra Horra Algortako Olentzero Batzordea.

Abenduaren 23an

  • 19:00etan: ume bertsolarien saioa, Algortako San Nikolas plazan.
  • 20:00etan: Taberna Ibiltaria. San Nikolas plazatik Azebarrira. 

Abenduaren 24an

  • 11:00etan: puzgarriak Algortako Telletxe plazan.
  • 16:30ean: Benantziotik hasita, kalejira: dantzariak, txistulariak, trikitia.
  • 17:00etan: ongietorria Olentzero eta Mari Domingiri, txokolate jana, musika… Erredentoreko plazan.
  • 18:30ean: kalejira Algortan zehar.
  • 19:00etan Olentzero eta Mari Domingiri agurra: txalaparta, bertsolariak, dantzariak eta, Olentzeroaren kondaira. Olentzeroa erretzea San Nikolas plazan

Ibilbidea: Sarrikobaso-Illeta-Salsidu-Algortako etorbidea-Mariandresena-Telletxe-Algortako etorbidea-San Nikolas plaza.

Neguri-Gobela

Antolatzailea: Txatxalin Guraso Elkartea, Neguriko Gobela taldea.

Abenduaren 23an

  • 18:00etan:  kalejira Olentzero eta Mari Domingigaz.
  • 19:00etan: harrera Olentzero eta Mari Domingiri Gernika parkean.

Ibilbidea: Makaletako etorbidea-Gernika parkea

Areeta

Antolatzailea: Berantzagi Dantza Taldea.

Abenduaren 23an

  • 18:30ean:  Zeren zain umeentzako festa Eskoletako plazan.

Abenduak 24an

  • 10:30ean: kalejira Eskoletako plazatik Bizkaia zubiraino. Olentzeroari eta Mari Domingiri harrera Bizkaia Zubian.   
  • 11:00etan: Irudien zabaltzea Eskoletako plazan. Umeentzako XVIII Pintura Lehiaketa.
  • 12:45ean: Dantza Plaza, Berantzagi taldearen eskutik.
  • 13:00etan: Algortako Bertso Eskolako bertsolariak.
  • 14:00etan: Gabon saskiaren zozketa.
  • 18:30ean: kalejira eta Berantzagi Dantza Taldearen emanaldia Eskoletako plazan.
  • 20:00etan: Olentzeroari agurra Eskoletako plazan.

Ibilbidea goizean: Eskoletako plaza-Adiskidetasun kalea-Kale Nagusia-Bizkaia Zubia plaza.

Ibilbidea arrastian: Eskoletako plaza-Adiskidetasun-Kale Nagusia- Geltokia plaza-Arlamendi-Mesedeetako kalea-Andres Larrazabal-Eskoletako plaza.

Andra Mari

Antolatzailea: Itxas Argia Dantza Taldea.

Abenduaren 23an

  • 17:00etan: haurrentzako jolasak, eskulanak. Animazioa trikitilari eta txistulariakaz Malakaten.  
  • 18:30ean: trikitria eta pandero doinuak. Burduntzia.

Abenduaren 24an

  • 17:00: kalejira: txistulariak, dantzariak...  Hasiera Andra Mariko kiroldegian.
  • 19:15ean: Olentzero eta Mari Domingiri harrera, gabon kanta eta dantzakaz. Olentzero erretzea Malakaten.

Ibilbidea: Andra Mariko kiroldegia-Maidagan-Juan Cuadrado-Diliz-Martiturri-Zientoetxe-Goienetxe-Moreaga-Perune eta Iturrigane (egoitzaren parean)-Uri-Goñibarria-Venta-Maidagan-Orduña-Unbe-Malakate.

Gorliz

Abenduaren 24an

Antolatzailea: Aratz Dantza Taldea

  • Gorlizko Elizako plazan, 18:30ean, Olentzero eta Mari Domingiren antzezlana,  Pello Añorgaren ipuinean oinarrituta.

Leioa

Abenduaren 23an

  • 18:00 Pinueta eta Itzubaltzeta/Romo auzoetako Olentzero eta Mari Domingiri harrera.

Abenduaren 24an

  • 17:00etan, Olentzero eta Mari Domingi Elexaldeko errotatik aterata egingo dute kalejira.

Ibilbidea: Boulevardetik joango dira, Estartetxe, Iparragirre, Errekalde plaza, Kultur Leioa eta Elexaldeko Errotara itzuliko dira, leioaztarrei harrera egiteko.

  • 17:30ean, Pinuetako Olentzero eta Mari Domingi Santa Eugenia plazatik aterako dira kalejira egiteko.
  • 17:30etan, Olentzerok eta Mari Domingik Lamiako auzoa bisitatuko dute. Metro-geltokitik aterako dira.
  • 18.00etan, Txorierrin kalejira egingo dute eta harrera 19:00etan izango da Baserrian. Eguraldi txarra egiten badu Txorierriko Umeen Elkartearen gelan batuko dira.

 

Lemoiz

Abenduaren 24an

  • Olentzero eta Mari Domingiren ongi etorria: 17:00etan Andrakan, 17:45ean Armintza opariak banatzeko, eta 18:45 Urizar. Kalejiran zehar Joaldunak izango dira lagun. Harrera amaitzean, antzerki emanaldia Urizarko frontoian.

Plentzia

Abenduaren 24an

    • 17:45ean, Txokolatada.
    • 18:45ean, kalejira Plazatxotik hasita Eliz plazara arte.
    • 19:00etan, Olentzero eta Mari Domingi antzezpena 2023.

Sopela

Abenduaren 24an

  • 17:00 Larrabasterratik irten eta udaletxean harrera.

Urduliz

Abenduaren 24an

  • 17:00etan, Olentzero eta Mari Domingiren kabalgata.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun