Mari Domingi maitea:
Gabonak atzera be heltzear daukaguzan honetan, eskutitza idaztea erabagi dot, datorren urterako zer gurako neuken eskatzeko. Eta, egia esan, oraingoan ez dot arbolapean ezer gura, ez dot opari materialik gura; izan be, uste dot bestelako kontu batzuek gehiago poztuko nabela.
Batetik, neure egunerokoan maitasun eta lasaitasun handiagoak euki gurako neukez. Ahal dan heinean, trankilago bizi, pentsateko denpora gehiago euki, eta gura dodazanakaz maitasuna emon eta jasoteko kalidadezko tarte gehiago eskaini. Ez gaizala egunerokoak eroan; ikasi daigun gehiago egoten eta ez horrenbeste egiten. Sentimenduak igarri eta alkarbanatu.
Bestetik, zeu be andrazkoa izanda, ulertuko dozu oraindino bide luzea daukagula hainbat gizonek geure eskubideak errespetateko. Arazoaren ondorio potoloak baino ez dodaz entzuten komunikabideetan; beharbada aproposa litzateke etxeetan iceberg matxistaren irudia banatzea, gizarteak ikasi daian noiz sortzen dan arazoa, eta zuztarretatik benetan zeozer konpondu.
Nire aldetik, urteari ahal izan dodan onena emon deutsat, eta espero dot ereindakoaren haziak irautea.
Besterik ez. Gabon onak pasau, eta besarkada bat.
Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora
HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.