Gaur gauean, abenduaren 24an, azken irteerak hauek izango dira: Plentzia-Etxebarri 20:30, Etxebarri-Plentzia 21:02, Kabiezes-Basauri 20:50 eta Basauri-Kabiezes 20:53. Ordutik, goizaldeko 01:00ak arte, zerbitzua etenda egongo da eta Gabon gaueko ordutegi berezia martxan jarri arte.
Goizaldean, zerbitzuaren maiztasuna 20 minutukoa izango da enbor komunean, eta 40 minutukoa Etxebarri-Plentzia eta Basauri-Kabiezes tarteetan. Aldiz, 10:00etatik aurrera, trenen kopurua areagotu egingo da eta hauek izango dira frekuentziak: enbor komuna 7 minutu eta 30 segundo, Basauri-Kabiezes 15 minutu, Etxebarri-Ibarbengoa 15 minutu eta Etxebarri-Plentzia 30 minutu.
Era berean, abenduaren 31n eta urtarrilaren 1ean, Urtezahar gauean eta Urteberri egunean, ordutegia berdina izango da kasu guztietan. Dena den, zalantzarik izatekotan, Metro Bilboak bidaiak planifikatzeko atal berezia dauka esteka honetan.