Gabon Zaharrean, Plentzia-Etxebarri arteko azken irteerak hauek izango dira 20:30ean izango dira; ordutik, goizaldeko 01:00ak arte, zerbitzua etenda egongo da, Gabon gaueko ordutegi berezia martxan jarri arte.
Goizaldeko 01:00etatik aurrera, zerbitzua 10 minutuero egongo da Basauri-Kabiezes eta Etxebarri-Ibarbengoa tartean, eta 30 minutuero Etxebarri-Plentzia tartean; 03:00etatik 06:00etara, kasu bietan 20 minutuero izango dira trenak eta 09:00etatik aurrera, 15 eta 30 minutuero, hurrenez hurren.
Era berean, urtarrilaren 1ean, Urteberri egunean, ordutegia berezia izaten jarraituko du, beraz, zalantzarik izatekotan, Metro Bilboak bidaiak planifikatzeko atal berezia dauka esteka honetan.