Herenegun gauean, abenduaren 31n, 22:25ean, sua piztu zen Getxoko Beato Domingo Iturrate kaleko etxebizitza batean. Larrialdi-zerbitzuek abisura joandako Ertzaintzako agente bi artatu behar izan zituzten kea arnasteagatik, eta horietako bat Urdulizko ospitalera eraman zuten. Suhiltzaileek sua itzali zuten eta ez zen zauritu gehiagorik izan.
Horrez gain, atzo goizaldeko 06:15ean beste sute bat izan zen Plentziako Isuskitza auzoan, etxebizitza bateko teilatuan. Bizilagunak etxe barruan zeudela piztu zen sutea, baina ez zen zauriturik izan. Suhiltzaileek goizeko 09:00ak inguruan itzali zituzten garrak.
Azkenik, urtarrilaren 1ean ere, hainbat edukiontzi erre zirela jakinarazi dute suhiltzaileek.