Egitarauak

Errege Magoek eta euren segizioek Uribe Kosta zeharkatuko dute domeka honetan

Erredakzioa 2025ko urt. 3a, 14:56

Errege Magoen kabalgata, artxiboko irudian. © GETXOKO UDALA

Gabonak ez dira bukatu, oraindik errege-opila falta da! Domekan, ekialdetik etorritako Errege Magoek eskualdeko udalerriak bisitatuko dituzte Gabonei amaiera emateko. Hurrengo lerrootan egitarauak batu ditugu herriz herri, txikitxoen ilusioak azken egunera arte iraun dezan.

Berango

Urtarrilak 5, domeka
  • 19:00ean, Santa Anako kultur etxetik atera eta pilotalekuraino joango dira.

Erandio

Urtarrilak 5, domeka
  • 18:00etan, Astrabuduko Errege Magoek desfilea egingo dute. Bukatzean, txokolatea, photocall eta kontzertua ere egingo dituzte. Gizarte Unamaz Alkartuak antolatuta.
  • 18:00etan, Altzaga bisitatuko dute Errege Magoek. Kabalgataren ostean, harrera eta txokolatada ere egingo dituzte

Getxo

Urtarrilak 5, domeka
  • 17:30ean, desfilea Andra Mari kiroldegitik aterako da eta Andra Mari eta Algortako kaleak zeharkatuko dituzte. Maidagan, Aingeruaren etorbidea, Telletxe eta Maria Andresenatik joango dira, Algortako Kasinora iritsi arte. Azkenik, Errege Magoek Muxikebarrin egingo diete harrera haurrei, Etxeandia Apezpikua kaleko atetik sartuta.
  • 19:30ean, Itzubaltzeta/Romo eta Areeta auzoak zeharkatuko dituzte, Romo ikastetxetik hasita, Gobelaurre kalean, eta Gorbea Mendia, Kresaltzu, Ezequiel Agirre, Las Mercedes, Areeta Etorbidea eta Zugatzarte kaleetatik. Errege Magoak Romo Kultur Etxean izango dira berriz ere ibilbidea amaitzean, eta bertan egingo diete harrera txikienei.

Gorliz eta Plentzia

Urtarrilak 5, domeka
  • 17:30ean, Gorlizko elizako plazatik aterako dira eta, 19:15ean, Plentziako Ontziola plazara helduko dira umeei harrera egiteko. Bidetik ume guztientzako txokolatea eta gozokiak banatuko dituzte.

Leioa

Urtarrilak 5, domeka
  • 18:00etan, Kultur Leioan egongo dira Errege Magoak umeen zain.
  • 18:00etan, Errege Magoen segizioak Lamiakoko Nagusien Etxea bisitatuko du. 

Sopela

Urtarrilak 5, domeka
  • 18:00 Larrabasterratik hasi, eta Udaletxeko plazan egingo zaie harrera.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun