Besteak beste, Getxoko Udalak krisi mahaia eta Babes Zibileko Udal plana jarri du indarrean eta haizeari buruzko prebentzio-neurriak hartuko dituela iragarri du. Era berean, ohiko prebentzio neurriak hartzen ari direla ere iragarri dute eta zuhaitz-eremuetan ez ibiltzea gomendatu diete herritarrei, batez ere Zugatzarte pasealekuan eta Maximo Aguirre kalean, tamaina handiko zuhaitzak daudelako. Gainera, alertaren egoeraren berri ematen ari zaie garabien, dorre instalatuen, aldamioen eta abarren arduradunei, baita ostalaritzakoei ere. Aurreikusten da Ereagako igogailuaren funtzionamenduan eragina izatea eta segurtasun arrazoiengatik etenaldiak egon ahal izatea. Hondakinen edukiontziei eusteko sistemak ere instalatuko dituzte haizeguneetako ohiko lekuetan.
Gomendioak haize handirako
- Ateak, leihoak eta toldoak ondo itxi eta segurtatu.
- Loreontziak eta kalera eror daitezkeen objektu guztiak kendu.
Kanpoan baldin bazaude:
- Ez joan mendira aipatutako ordutegian eta beharreko izatekotan, prebentzio neurriak hartu.
- Urrundu erlaitz, murru, zuhaitz edo publizitate-hesietatik, eta kontuz ibili lanak egiten ari diren etxeen edo kolokan dauden eraikinen aurretik.
- Aldamio, garabi eta obrako beste elementuak tinkatu.
Bidaiatuz gero:
- Saiatu errepidez ez bidaiatzen, bestela, kontu handiz jokatu beti.
- Aurretik, jakinaren gainean egon zer-nolako eguraldia izango den zu zoazen leku horretan edo pasako dituzun lekuetan.
Itsasotik gertu bazabiltza:
- Urrundu hondartzatik eta haize handiaren eraginez sor daitezkeen marea eta olatu handien kolpea jasotzen duten lekuetatik.
- Saiatu itsasontzirik ez erabiltzen eta berrikusi amarrak. Inola ere ez, ez egin uretako kirolik.