Metro-zerbitzua etenda dago Plentzia eta Ibarbengoa artean, matxura tekniko baten eraginez

Ander Zarraga 2025ko urt. 8a, 13:17

Ibarbengoako geltokitik Plentziara doan tartean dago zerbitzua etenda. © METRO BILBAO

Metro Bilbaok 11:00ak pasata jakinarazi du matxura elektriko bat izan dela aipatutako 1 lineako tartean, Getxoko Ibarbengoa eta Plentziako geltokien artean. Adierazi dutenez, teknikariak arazoa konpontzeko lanetan ari dira oraindik.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun