Lau urtez itxita egon ostean, Danontzat gaztetxea bere jarduera berreskuratzen doa, eta bariku honetan bertan elkartasun jaialdia egingo dute, Uribe Kostako Ernaik antolatuta. Ateak 19:00etan irekiko dituzte eta kontzertuak 21:00etan hasiko dira.
Zazpi euroko prezioa duten sarrerak daborduko salgai daude Plentziako Uriolan, Gorlizko Kattalinen, Sopelako Laiaken eta Algortako Mugarrin.
Ver esta publicación en Instagram