Guztira 20 urteko kartzela eta 56.000 euroko zigorra egotziko zaie 7 baztandarri lurra defendatzeagatik. Horregatik, otsailaren 1ean, manifestazio nazionala egingo dute Iruñean auzia salatzeko eta elkartasuna adierazteko. Uribe Kostatik autobus bat antolatzen ari dira bertara joateko, irteera 12:00etan izango da, Plentziatik. Kostua 10-15 euro izango dira. Hemen eman daiteke izena.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!