Urte berriagaz batera, gorakadan dauden mintzapraktikako taldeetan izena emateko epea ireki dute. Irailetik, hainbat talde daude martxan, baina urtarrilean beste aukera bat egongo da talde berriak sortu, zaletasunak proposatzeko eta daborduko dauden aukeretan parte hartzeko.
Batetik, Getxon, Egizuk antolatzen dituen Berbalagunetan parte hartzeko lotura dago hemen; bestetik, Erandion Berbotsek antolatzen dituen jardueretan izena eman daiteke esteka honi jarraituz; azkenik, Uribe Kostako beste hainbat udalerritako euskaltzaleak biltzen dituen taldeagaz lotura honen bidez jarri daiteke harremanetan.
Taupa Euskaltzaleen Mugimenduak mintzapraktika egitasmoa aktibazio-tresna gisa goraipatzen du, euskararen erabilera bultzatzeko. Egitasmoak formatu malguak eskaintzen ditu norbanako bakoitzaren interesetara egokitzeko. Izena emateko epea urtarrilean zabalik dago, eta informazio guztia eskuragarri dago Taupa mugimenduaren webgunean.