Ekoguneko ikastaroetan izena eman daiteke urtarrilaren 31ra arte

Nahia Martinez Gondra 2025ko urt. 17a, 10:31

Otsailaren 13an hasi eta ekainaren 12an amaituko dira ikastaroak.

Zabalik dago, datorren urtarrilaren 31era arte, Uribe Kostako Mankomunitateko Iraunkortasun Sailak antolatutako Ekoguneko urteko lehenengo ikastaroetan izena emateko epea.Lemoiz, Barrika, Berango, Gorliz, Plentzia, Sopela eta Urdulizen erroldatuta dauden 8 urtetik gorako haurrei zuzendutako ingurumen-hezkuntzako ikastaroak dira. Ikastaro guztiak Gatzarriñe kaleko 10. zenbakian (Larrabasterra) izango dira, eta otsailaren 13an hasi eta ekainaren 12an amaituko dira. Izen-ematea online egin behar da formulario honen bidez.

Oraingo honetan, ikastaro hauek eskainiko dira:

  • Urtebetetze osasungarriak, benetako janariagaz.
  • Biziraupeneko sukaldaritza osasungarria, etxetik atera berriak diren gazteentzat.
  • Zereal integralak, energia-iturri.
  • Sukaldaritza eskola umeentzat.
  • Sukaldaritza eskola gazteentzat.
  • Sortu zure idazmahaiko lanpara.
  • Nola egin errezeta dibertigarriak, etxekoakaz batera kozinatzeko.
  • Osasuntsu eta elikagarri jatea, sukaldean denbora laburra erabiliz.
  • Nola egin hainbat ogi-mota eta brioche ore ama erabiliz.
  • Bete ezazu zeure jakitokia kalitatezko produktuak erabiliz nola egin etxeko marmeladak eta pateak.
  • Kroketa bitxiak eta osasungarriak.
  • Bete ezazu zeure jakitokia kalitatezko produktuak erabiliz nola egin etxeko saltsa gazi-gozoak.
  • Egin zeure ernamuinduak, artisau erara.
  • Udaberriko sukaldaritza.
  • Nola egin esnekiak etxean.
  • Bete ezazu zeure jakitokia kalitatezko produktuak erabiliz nola egin etxeko hartzigarriak.
  • Nola egin hanburgesa begetarianoak eta horietarako saltsak.
  • Entsaladak eta edergarri osasungarriak.
  • Otartekoak, askariak eta zukuak.
  • Etxeko konponketa txikiak.
Eskabide kopurua plaza kopurua baino handiagoa denean, zozketa bidez esleituko dira. Kanpoan geratzen diren pertsonak itxaron-zerrendan sartuko dira. Gainera, lehentasuna emango zaie beste ikasturte batean matrikulatuta ez dauden pertsonei. Onartutakoen zerrenda otsailaren 7an argitaratuko da Uribe Kostako Mankomunitatearen webgunean.
 
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun