Bizkaiko beste eragile batzuekaz elkarlanean, "Abracemos el mar" ekimenaren parte da Tantak elkartea. Bertan, kirola eta ingurumenaren kontzientziazioa elkartu gura izan dituzte. Alberto Lorente igerilari adituak Espainiako Estatuko kostaldea zeharkatuko du etapaka igerian, eta, Euskal Herrira ere helduko da, zehazki, Getxora. Enrique Herrero, Quique Bolsitas izenaz ezaguna, hondartzak garbitzen arituko da geldialdi bakoitzean. Ekitaldiaren lehen etapa Bilbon/Plentzian hasiko da eta Lorentek Getxoko Ereaga hondartzaraino egingo du igeri.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!